XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Lasarten, 1941 arte izkutuan, eta hemendik, nora?.

- galdetzen diot.

- Kalahorra-ra, beste desterru bat; hospital batean lekutxo bat aurkitu nuen, lorailean sartu, eta hamalau urte bertan....

Hemen idatzi nituen monografia batzuk: Berceo-n; Principe de Viana-n ere bai.

Noizbehinka etortzen nintzen.

Oiartzuna, gutxi, eta joan-etorri laburretan; oraindik begiz hartua baininduten, pentsa!; jakin nik aurretik Gipuzkoako izen zerrenda luzeak Iruñean zituztela, eta han, nere bi anaiekin eta beste askoren artean, ni ere gurutze batekin markatua nengoela....

Pentsa!....

Ezta Hitler-ek ere hain hotzean!....

- Guda honek, zuk idazten lagundutako Santakruz-en historia gogora ekarriko zizun, ba, sarritan.

- Bai; gure betiko gerra gaiztoak....

Olazabalek egindako liburuari laguntza asko eman nion, bai; honen aurretik, eta nere laguntzarekin, La croix de sang deritzan bat atera zuen prantses batek, gero La cruz de sangre bezala Donostian argitaratu zena; eta neri egindako eskeintza daramana, hain xuxen.

La Constancia-ko nagusi zen Mundaiz-ko Olazabal-ek hau jakin, eta gero Piralak beltzen informeekin atera zuen liburuak eraginda, nigana etorri zen, eta nik euskaraz Santakruz kuadrilako oiartzuarrengandik jasotako elkarrizketez baliatuta laguntza haundia eman nion, hiru urte luzez....

Jakintza

- Goazen paketsuago den beste giro batera, don Manuel: zuk bi Greco aurkitu dituzu Euskalerrian.

- Bai, bat Gatzagan, hango Dorleta ermitan, 1919-20ko kursoko ibilaldi bat dela-ta: San Frantzisko bat, Zuloagak erabaki zuen gero jatorra zela;....